Muxin eta Zapotxin baserrira iritsiko dira beraien Amona Mirentxuri bisita egitera. Honek, segituan lanean jarriko ditu bi pailazoak eta baserritarrek lana gogotik egiten dutela ikasiko dute. Amonari lagunduko diete, baina beraien erara… Bihurrikerien, jolasen eta kantuen bidez.

Lanean dabiltzala, baserriko animaliekin ere elkartuko dira: Baldomero txerri baldarrarekin, Karmelo oilar lotiarekin, Begotxu behi pinpirinarekin eta Ximon zozo kontrabandistarekin. Batzuek lagundu egingo diete eta besteek ez hainbeste.

Zailtasun gehiago ere iritsiko dira, Eugenio Jauna agertzen denean. Bera da baserriko produktuak erosten dituen enpresaria eta liskarren bat edo beste izango du pailazoekin.

Moldatuko ote dira Muxin eta Zapotxin baserriko lanekin?